Kaixo!
Nire izena Maialen da.
Azken 9 urteetan diseinatzaile lez aritu naiz munduko enpresa ezberdinetan: Eskimi, Swatch Pune, Laboral Kutxa, Peregrine Real Estate, Mutualia, Vidrala, Mondragon Corporation, Lantegi Batuak, Ulma, Anesvad, Eroski… besteak beste.
Asko gusatzen zait hizkuntza grafikoaren bitartez gizartearen eta erakundeen komunikazio erronkei irtenbideak topatzea; bada ideia edo marka bat bere audientziarekin konektatzea, formatu ezberdinetan aplikatuko den sistema bisual bat sortzea, infografien bidez datuei esanahia ematea, edota pentsamendu kolektiboak jasoko dituen mural bat eraikitzea. Soilik hitzekin esan ezin daitekeen horrekin - elkarrekin - konektatzeko asmoz.
Erronka bakoitza ezberdina da… Zein da zurea?


Makusi
(Beharra)
entzun
(Ideiak)
batu
(Kontzeptua)
eraiki
(Proeiktua)
bistaratu