Eskimi
Rola: Diseinatzaile grafiko seniorra
Eskimi, Lituanian oinarritutako publizitate programatiko enpresan egon nintzen lanean, lehenengo diseinatzaile grafiko lez eta ondoren diseinatzaile grafiko senior lez.
Bertan, hurrengo atazetan egin nuen lan: marka analisia egitea, izaera bisuala eguneratzea, diseinu sistema koherentea ezartzea, web orrialde osoaren diseinua berriztea, sare sozialetarako plantillak sortzea, departamentu ezberdinentzako diseinu gidak burutzea, enpresaren marka zuria sortzea eta diseinu taldea lideratzea, besteak beste.
Publizitate programatikoaren mundu serioan sormena indartzat duen marka bezala bereiztu nahi izan genuen Eskimi, horretarako estetika korporatiboa eta "naive"-a konbinatuz.





Proiektuak














